XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AMAL: Oso ondo Erregearen Osagile Jauna; oso ondo nago.
Dagoeneko ez dut inongo minik....
Hau bai gustoa, dena irekita eta hain fresko! Orain bai, orain ikusten ditut izarrak dardaraz iluntasunean!.
ERREGEAREN OSAGILEA: Gaur gauean, kandela erdietan, Erregea iristean jaikitzeko gai izango zarela uste duzu?.
AMAL: Jakina baietz! Aspalditik ditut nik jaikitzeko desioak! Erregeari Ipar Izarra erakusteko esango diot,...
Ziur nahiz sarritan ikusia dudala, baina ez dakit ziurtasunez zein den....
ERREGEAREN OSAGILEA: Berak esango dizu dena. (Madavi).
Aipaindu Erregearentzat gela lorekin.
(Nagusia seinalatuz) Eta hori, joan dadila hemendik!....
AMAL: Ez, utziozu, Osagile Jauna, nire laguna da eta! Bera izan zen Erregearen gutuna ekarri zidana....
ERREGEAREN OSAGILEA: Ongi seme; zure adiskidea baldin bada, gera dadila.
MADAV (Amali belarrira hitzeginez): Amal, seme, Erregeak zenbat maite zaituen ikusten duzu, berbera dator zure bila... Badakizu zein zoritxarrekoak garean eta eskaiozu zerbait....
AMAL: Bai, bai, osaba, ez zaitez kezkatu; pentsatuta daukat dagoeneko.
MADAV: Eta, zer eskatu behar diozu?.